Itxi

Txirrindularitza

Hasta 2012

Egoi Martinezek kontratua berritu du Euskaltelekin 2012ra arte

Erredakzioa

Txirrindularia oso pozik agertu da kontratu berritzearekin eta taldean baloratuta sentitzen dela ere aitortu du.

Euskaltel-Euskadi eta Egoi Martinez txirrindularia akordio batera iritis dira eta Egoik taldean jarraituko du 2012. urtera arte. Samuel Sanchez, Igor Anton eta Romain Sicard txirrindulariei kontratua berritu ondoren Egoi Martinez izan da kontratua berritzen duen laugarren txirrindularia.

"Hau oso garrantzitsua da niretzat. Profesionaletan debuta egin nuen taldearekin jarraitzen dut. Taldeko txirrindularia naiz eta Igor Antón, Samuel Sanchez eta Romain Sicard bezalako txirrindulariak izango ditut taldean eta beraientzat gustora lan egingo dut", adierazi zuen Egoi Martinezek.