Txirrindularitza
Txirrindularitza
Eneco Tourra, gaur hasiko da
Erredakzioa
Euskaltel Euskadik Jorge Azanza eta Romain Sicard ditu taldeko buru bezala, etapa bat lortzeko edota sailkapen orokorrerako.
Steenwijkerland herri halandarrean hasiko da Belgika eta Herbeherren artean ematen den proban. Guztira, zortzi etaoa izango dira eta txirrindulariek gogor lehiatu beharko dute zerbait lortzeko, parte hartuko duten txirrindularien kalitatea bikaina delako. Haien artean, José Iván Gutierrez, Tony Martin, Alexander Efimkin, Lars Boom, Johan Van Sumieren, Andreas Kloden, Allan Davis edota Jurgen Van Der Broeck egongo dira sailkapen orokorrean ahalik eta postu onena bilatzeko asmoz.
Euskaltel Euskadik eraman dituen gizonak, Romain Sicard, Jorge Azanza, Jonathan Castroviejo, Ruben Perez, Miguel Minguez, Iñaki Isasi, Aitor Hernandez eta Gorka Izaguirre dira.