Txirrindularitza
Biek, 30 urte
Urtasun eta Oroz txirrindulariek Euskaltel-Euskadin jarraituko dute
Erredakzioa
Nafarrek talde laranjarekin zuten kontratuak luzatu dituzte.
Euskaltel-Euskadiko Juanjo Oroz eta Pablo Urtasun nafarrek euren kontratuak luzatu dituzte, taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera.
Orozek 30 urte ditu eta 2007. urtean egin zuen debuta laranjekin. Adin berekoa da Pablo Urtasun. Urdiaingoa denboraldi ona egiten ari da.