X

Irratia zuzenean

Dumoulin, munduko erlojupeko txapelduna Bergenen

Txirrindularitza

Munduko txapelketa

Dumoulin, erlojupeko munduko txapelduna Bergenen

ERREDAKZIOA

2017/09/20

Herbeheretarraren ostean, Roglic (bigarren) eta Froomek (hirugarren) egin dituzte denborarik onenak. Castroviejo eta Izagirre hamalaugarren eta hogeita zazpigarren izan dira.

  • Tom Dumoulin, munduko erlojupeko txapelduna. Argazkia: EFE

    Tom Dumoulin, munduko erlojupeko txapelduna. Argazkia: EFE

    Tom Dumoulin, munduko erlojupeko txapelduna. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Tom Dumoulin txirrindulari herbeheretarrak irabazi du Bergenen (Norvegia) egiten ari diren Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojupeko proba, 31 kilometro izan dituen ibilbide batean.

Dumoulinek aurreikuspenak bete ditu, eta nahiz eta faborito nagusiak lehian ari zirenean euria hasi duen, nagusitasun osoz gailendu da 44 minutu eta 41 segundoko denbora eginda.

Haren atzetik sailkatu dira Primoz Roglic esloveniarra (bigarren) eta Chris Froome britainiarra (hirugarren). Bati zein besteari alde nabarmena atera die: 57 segundo eta 1:21, hurrenez hurren.

Euskal ordezkaritzari dagokionez, Jonathan Castroviejo bizkaitarra izan da onena. Joan zen urtean, Dohan, brontzezko domina eskuratu bazuen ere, gaurkoan lehengo postuetatik oso aldenduta heldu da helmugara. Getxoko txirrindulariak hamalaugarren bukatu du, irabazlearengandik 2:01era.

Bere aldetik, Gorka Izagirrek hogeita zazpigarren lekuan sailkatu da.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
15:30 - 18:30 KAE LIGA eta EUSKOTREN LIGA | Donibane Lohizuneko Bandera
18:00 - 20:00 ETB KANTXA | Urrutikoetxea vs Bengoetxea , 4 1/2koa

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
15:30 - 18:30 KAE LIGA eta EUSKOTREN LIGA | Donibane Lohizuneko Bandera
18:00 - 20:00 ETB KANTXA | Urrutikoetxea vs Bengoetxea , 4 1/2koa
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena