Txirrindularitza
Tour de Omán (5ª etapa)
Miguel Angel Lopezek irabazi du etapa eta Lutsenko da lider berria
Agencias | Redacción
Astanako txirrindulriak lortu du garaipena Omaneko Tourreko bosgarren etapan eta bere taldekidea den Alexey Lutsenkok jantzi du liderraren elastikoa. Gorka Izagirre hirugarren da sailkapen nagusian.
Miguel Angel Lopez (Astana) izan da Omaneko Tourreko bosgarren etapako irabazlea eta bere taldekidea den Alexey Lutsenko da lider berria, lasterketa amaitzeko etapa bakarraren fatan.
Sama'il eta Jabal Al Akhdhar artean egin da bosgarren etapa eta 152 kilometroko ibilbidea izan du. Astana taldeak lan bikaina egin du, Miguel Angel Lopezek biribildu du lana etapa garaipenarekin eta taldeak beste sari garrantzitsu bat ere lortu du, bigarren izan den Alexey Lutsenkok liderraren elastikoa jantzi baitu.
Jesus Herrada (Cifidis) espainiarra izan da hirugarren eta Gorka Izagirre (Bahrain Merida), laugarren. Izagirre hirugarren da sailkapen nagusian, liderrerarengandik 28 segundora.
Igandean egingo da seigarren eta azken etapa, Al Mouj Muscat eta Matrah Corniche artean, 135,5 kilometroko ibilbidearekin.