Itxi

Txirrindularitza

ARAGOIKO ITZULIA 2018

Jon Aberasturi, Aragoiko itzuliko lehen liderra, Caspen irabazi ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabarrak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Euskadi Murias taldearentzat, hainbat lasterketatan ohorezko postuetan sailkatu eta gero.

  • Jon Aberasturi helmugan sartu den unean. Argazkia: EFE

    Jon Aberasturi helmugan sartu den unean. Argazkia: EFE

Jon Aberasturi (Euskadi Murias) gasteiztarra da 2018ko Aragoiko Itzuliko lehen liderra, Caspeko gazteluko muinoan (Zaragoza) amaitu den lehen etapa irabazi eta gero.

Aberasturik 4:06:42 behar izan ditu Teruel eta Caspe batu dituen 180 kilometroko ibilbidea betetzeko. Berrehun metroren faltan ekin dio azken esprintari arabarrak, eta ezin izan diote erasoaldiari erantzun ez Carlos Barberok (Movistar), ez Garikoitz Bravo taldekideak (Euskadi Murias), bigarren eta hirugarren izan diren txirrindulariak, hurrenez hurren.

Horrenbestez, Aberasturik denboraldiko lehen garaipena (bere ibilbideko hamargarrena) eskuratu du Euskadi Murias taldearentzat, hainbat lasterketatan ohorezko postuetan sailkatu eta gero. Gaurko etapa irabazi ostean, lasterketako lider jarri da.

Larunbatean bigarren etapa lehiatuko dute txirrindulariek, Huescatik Zaragozara bitartean, 184 kilometroko ibilbidean zehar.