Itxi

Txirrindularitza

"Zaleak ez du ezer jartzen"

Txirrindularitza ikustegatik ordaintzea?

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak ikusleek txirrindularitza ikusteagatik ordaintzea proposatu du.

Patxi&' || 'nbsp;Mutiloa Eusko&' || 'nbsp;Jaurlaritzako Kirol-zuzendariak txirrindularitza-zaleek txirrindularitza ikusteagatik dirua jarri beharraren eztabaidea mahai gaineratu dute, ekonomikoki bideragarriak izan daitezen mota honetako ikuskizunak.

"Beti dago zerotik ehunerainoko tartea.&' || 'nbsp;Ez ditugu zoratzeko moduko prezioak proposatzen, baina txirrindularitza ikusi eta gozatzen duen ikusleak ordaindu beharko du ikuskizunak iraun dezan", esan du&' || 'nbsp;Mutiloak.

"Maila altuko ikuskizunetan (futbola, saskibaloia edo pilota)&' || 'nbsp;ikusleek ordaindu egiten dute.&' || 'nbsp;Txirrindularitzak kostu handia dauka eta ezer ez da ordaintzen, tamalez", adierazi du Mutiloak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik, Euskal&' || 'nbsp;Herriko&' || 'nbsp;Itzuliko babesle ofiizala hirugarren urtez jarraian, "kirol profesionalaren finantzazioaren inguruko eztabaida sakona" proposatu nahi dute.

Ekitaldi hauetan txirrindularitzako lasterketak daude,&' || 'nbsp;"milaka ikusle eramaten dituelako errepideetara, baina finantziazioa publikoa da ia guztiz".

"Noiz arte iraungo du sistemak bere horretan, ikusleak ezer jarri gabe?", galdetu du&' || 'nbsp;Mutiloak.