Itxi

Txirrindularitza

Dauphiné Criteriuma

Nibali, Thomas eta Bardet, Alpeetako errepideetan

Agentziak | Erredakzioa

Larunbatean hasiko da Dauphiné Criteriuma, ekainaren 10era arte. Frantziako Tourra prestatzek lasterketa aproposa da.

  • Nibali, irabazlea Milano-San Remo lasterketan / EFE.

    Nibali, irabazlea Milano-San Remo lasterketan / EFE.

Vincenzo Nibali, Geraint Thomas eta Romain Bardet dira faborito nagusiak Dauphiné Criteriumaren 70. edizioan. Ekainaren 3tik 10era arte izango da, Frantziako errepideetan.

Frantziako Tourra lehiatuko duten txirrindulariak trebatzeko toki aproposa da Dauphiné. Mikel Landa, Nairo Quintana eta Alejandro Valverde, aldiz, Suitzako Itzulia hautatu dute horretarako.

Skyn, Chris Froome gabe, Thomas izango da liderra. Gainera, Giroko irabazlea Frantziako Tourrean ere ez badago, Alpeetako lasterketa Frantziako handia prestatzeko erabil lezake galestarra.

Bahrain-Merida taldean, Vincenzo Nibalik aginduko du. Aurten Milan-San Remo irabazi du, eta Alpeetako lasterketa Teiden prestatu du. Lau urteren ostean itzuliko da Dauphinéra italiarra.

Ag2rl La Mondiale taldean, sendotzeko urtea da Romain Bardetentzat. Dagoeneko, bigarrena eta hirugarrena izan da. Aurten, Sierra Nevadan egon da kontzentratuta.

Movistarren, Marc Solerrengan jarri dute itxaropena. Paris-Niza irabazita, Tourrean egon nahi du, Quintana, Mikel Landa eta Alejandro Valverderekin.

Kontuan hartu behar izateko beste izenen artean daude Adam Yates (Mitchelton-Scott), laugarrena Kalifornian, Dan Martin (UAE Emirates), hirugarrena iaz, eta Julian Alaphilippe (Quick Step-Floors), Flèche Wallone lasterketako irabazlea.

Critériuma banakako erlojupeko batekin hasiko da (6,6 kilometro), Valencen.

Asteazkenean taldekako erlojupekoa izango dute, Pont-de-Vaux eta Louhans-Chateaurenauden artean (35 kilometro), eta asteburuan, Rosiereko etapa eta edizio honetako nagusia, bukaera Saint-Gervais Mont-Blancen duela.

IBILBIDEA

Ekainak 3, Prólogo: Valence-Valence (CRI), 6,6 km

Ekainak 4, 1. etapa: Valence-Saint-Just-Saint-Rambert, 179 km

Ekainak 5, 2. etapa: Montbrison-Belleville, 180,5 km

Ekainak 6, 3. etapa: Pont-de-Vaux-Louhans Châteaurenaud (CRE), 35 km

Ekainak 7, 4. etapa: Chazey -sur-Ain-Lans-en-Vercors, 181 km

Ekainak 8, 5. etapa: Grenoble-Valmorel, 130,5 km

Ekainak 9, 6. etapa: Frontenex-La Rosière, 110 km

Ekainak 10, 7. etapa: Moûtiers-Saint-Gervais, 129 km