Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Txapelketak

Elosegui bizkaitarrak urrezkoa lortu du 23 urtetik beherakoen Espainiako Txapelketan

Erredakzioa

Castellon jokatu dute proba, larunbat eguerdian, eta Zierbenakoa izan da azkarrena.

  • Iñigo Elosegui, podiumean, urrezko dominarekin. Argazkia: @RFECiclismo.

    Iñigo Elosegui, podiumean, urrezko dominarekin. Argazkia: @RFECiclismo.

Iñigo Elosegui Zierbenako txirrindulariak urrezko domina lortu du larunbat honetan 23 urtetik beherakoen Espainiako Txapelketan, Castellon. Euskadi taldekoa Carmelo Urbanoren (Andaluzia) eta Gabriel Ponsen (Balear Uharteak) aurretik sartu da, lehenengo postua eskuratuz; azken bi horiek zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi dituzte.

Eloseguik hortaz, beste domina bat gehitu dio euskal txirrindulariak Espainiako Txapelketan burutzen ari diren balantze bikainari; izan ere, profesionalen erlojupekoan, Jonathan Castroviejok, Eider Merinok, Gorka Izagirrek eta Ion Izagirrek ere lortu dituzte urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak.