Txirrindularitza
Txirrindularitza
Danilo Di Lucak musu-truk sinatu du Katusha taldearekin
Erredakzioa
Txirrindulari italiarra Joaquim Rodriguezen talde errusiarran arituko da, dohainik, dopingarekin arazoak izan ondoren.
Danilo Di Lucak Katusha taldeko 30 txirrindularien zerrenda bete du urte baterako sinatu eta gero. Joaquim Rodriguezen taldeak urtarrilaren 26an egingo du aurkezpena Moskun eta bertan 35 urteko txirrindulari italiarra egongo.
Di Lucak Astanaren eskaintza izan duela aitortu du, baina azkenean talde errusiarra aukeratu du errepideetara berriro itzultzeko "Gizon berri bat bezala" musu-truk arituko da Abruzzoetako txirrindularia, dopingarekin izan zituen arazoak gaindituta.
Garaipen palmares eder batekin, Di Lucak Mallorcako itzuliarekin zabalduko du denboraldia eta beste proba batzuen artean, Milano-San Remon, Euskal Herriko Itzulian, Amstel Gold Racen, Flecha Vallonen, Liege-Bastogne-Liege eta Italiako Giroan arituko da.