Itxi

Txirrindularitza

Binck Bank Tour

Mohoricek irabazi du Binck Bank Tourra; Matthewsentzat izan da azken etapa

eitb.eus

Bahrain Meridako esloveniarra gailendu da. 7. etapako irabazlea 5 segundora geratu da sailkapen nagusian.

  • Matej Mohoric / Binck Bank Tour.

    Matej Mohoric / Binck Bank Tour.

Michael Matthewsek (Sunweb) irabazi du Binck Bank Tourraren 7. etapa, Eneco Tour edo Beneluxeko Itzuliaren azken etapa.

Matej Mohoricentzat (Bahrain Merida) izan da garaipen nagusia. Australiarra baino 13 segundo beranduago helmugaratu da. Gutxigatik irabazi du, beraz, Matthews 5 segundora geratu baita sailkapen nagusian.

Txirrindulariek 215,6 kilometroko etapa egin dute, Lacs de l’Eau d’Heure eta Geraardsbergen artean, Belgikan, Flandriako Tourraren kaperatik gertu.

7. ETAPAKO SAILKAPENA