Itxi

Txirrindularitza

Binck Bank Tour

Stuyvenek irabazi du laugarren etapa eta Mohoricek lidertzari eutsi dio

Erredakzioa

Jasper Stuyvenek (Trek-Segafredo) tropela ezustean harrapatu du helmugarako kilometro bat falta zenean erasoa jota, eta garaipena lortu du Binck Bank Tourreko laugarren etapan.

  • Jasper Stuyven. Argazkia: Binck Bank Tour

    Jasper Stuyven. Argazkia: Binck Bank Tour

Jasper Stuyvenek (Trek-Segafredo) irabazi du Binck Bank Tourreko laugarren etapa eta Matej Morohicek (Bahrain Merida) jarraitzen du lasterketako liderra izaten.

Stuyvenek erasoa jo du helmugarako kilometro bat falta zenean, metro batzuetako abantaila hartu du, eta etapa garaipena lortu du. Jarraian, tropela iritsi da, Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) buruan duela. Zdenek Stybar (Quick Step Floors) izan da hirugarren.