Itxi

Txirrindularitza

IRAILAREN 22TIK 30ERA

Landak uko egin dio Munduko Txapelketari, eta Fraile joango da haren ordez

AGENTZIAK | EREDAKZIOA

Txirrindulari arabarrak asteazken honetan jakinarazi dio bere erabakia Javier Minguez hautatzaileari, Toskanako Giroan parte hartu eta gorputzaldi onik ez izan eta gero.

  • Mikel Landa. Argazkia: EiTB

    Mikel Landa. Argazkia: EiTB

Mikel Landak (Movistar) irailaren 22an hasi eta 30era arte Innsbrucken (Austria) jokatuko den Txirrindularitzako Munduko Txapelketara ez joatea erabaki du. Horrenbestez, Omar Fraile santurtziarrak (Astana) hartuko du murgiarraren lekua Espainiako selekzioaren ordezkaritzan.

Txirrindularitzako Federazioak jakitera eman duenez, Landak uko egin behar izan dio Innsbrucken egoteari, "oraindik ez dagoelako gorputzaldirik onenean", Donostiako erorikoaren ostean.

Txirrindulari arabarrak Toskanako Giroa korritu du asteazken honetan, eta, horren ondoren, Javier Minguez hautatzailearekin jarri da harremanetan erabakiaren berri emateko.

Hartara, honako txirrindulari hauek osatuko dute behin betiko zerrenda: Alejandro Valverde (Movistar), Enric Mas (Quick Step), Ion Izagirre (Bahrain-Merida), Jesus Herrada (Cofidis), Mikel Nieve (Mitchelton-Scott), David de la Cruz, Jonathan Castroviejo (Team Sky) eta Omar Fraile (Astana).