Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Movistarrek baieztatu du

Mikel Landak ez du Vueltan parte hartuko

eitb.eus

Min du oraindik sorbaldan, eta, ondorioz, erabaki hori hartu dute txirrindulariak eta taldeak.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa

Mikel Landak eta Movistar Team taldeak hartu dute azken erabakia: murgiarrak ez du aurten Espainiako Itzulian parte hartuko. Larunbatean hasiko da Vueltaren 73. edizioa, eta Landak min du oraindik sorbaldan.

Txirrindularia Donostiako Klasikoaren azken kilometroetan erori zen, eta orno lunbar bat hautsi zuen erorikoaren ondorioz. Donostia Ospitalean egindako osasun azterketen arabera, txirrindulari arabarrak zail zuen Espainiako Itzulian parte hartzea, eta azkenean konfirmatu egin da.

Eusebio Unzue Movistar Team taldeko manager nagusiaren arabera, azken 15 egunetan lan handia egin dute lehenbailehen sendatzeko, baina, azkenean, ez parte hartzea erabaki dute, txirrindulariak min baitu oraindik.