Itxi

Txirrindularitza

Bere adierazpenengatik

David Etxebarriak Alberto Contador kritikatu du Twitter bidez

Erredakzioa

Contadorren taldekide ohiak madrildarra gogor kritikatu du "justizia" eskatzeagatik beste kasuen aurrean "ixilik" gelditu den bitartean.

David Etxebarriak gogor kritikatu du Alberto Contador Twitter bidez, madrildarrak ustez klenbuterola hartzeagatik jasotako urtebeteko zigor-proposamenaren ostean egindako adierazpenengatik.&' || 'nbsp;

Etxebarriak Contadorri:. "''Justizia'' ohiukatzen duzu eta hau zuretzat ona denean sinisten ez duzula diozu", esan du&' || 'nbsp;Abadiñokoak.

Etxebarriak&' || 'nbsp;Contadorrek irabazitako lehenengo Tourra gogoratu du. "Dopinaren aurkako sisteman sinisten ez duzula esaten duzu, baina Tourra horri esker irabazi zenuenean (Rasmussen) ez zenuen ezer esan".

Etxebarriak&' || 'nbsp;Contador "klaserik gehien duen txirrindularia" dela onartu du eta "bihar bertan" lehiatu ahal izatea nahiko lukeela, baina gogor dio.&' || 'nbsp;"Hainbatetan ixildu ondoren, ez ezazu orain ohiukatu".