Itxi

Txirrindularitza

Turkiako Itzulia (Lehen etapa)

Richezek irabazi du lehen etapa eta liderraren elastikoa jantzi du

Erredakzioa

Maximiliano Richezek (Quick Step) irabazi du Turkiako Itzuliko estreinako etapa, esprintean Bennett (BORA) eta Drucker (BMC) menderatuta.

Maximiliano Richezek (Quick Step) irabazi du Turkiako Itzuliko lehen etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Estreinako etapa Konyan hasi eta amaitu da, 150 kilometroko ibilbidea izan duelarik. Turkiakoa, 2018ko UCI WorldTourreko azken-aurreko proba da.

Argentinarrak esprintean lortu du garaipena. Helmugarako 600 metrora ekin dio esprintari eta gainsariei esker, 4 segundoko abantaila du bigarren izan den Sam Bennettekiko (BORA) eta 6 segundokoa Jempy Druckerrekiko (BMC).

Etaparen azken txanpan Fernando Gaviria (Quick Step) kolonbiarrak erorikoa izan du. Helmugarako lau kilometro falta zirenean Nikolay Trusovekin (Gazprom-RusVelo) talka egin du, eta erori egin da. Azkar altxatu da, eskuin besoari helduta. Hala ere, erabat min hartuta, etapa bukatu du.