Txirrindularitza
19:00etan Antzoki Zaharrean
Euskaltel Euskadik gaur aurkeztuko du taldea Donostian
Erredakzioa
Hiru dira izako denboralditik aurtengora dituen nobedadeak: Française de Jeux taldetik datorren Pierre Cazaux eta Orbea taldetik datozen Mikel Landa eta Jon Izagirre.
Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak otsailaren 3an (osteguna) aurkeztuko du denboraldi honetako taldea. Arrtasldeko 19:00etan Donostiako Antzoko Zaharrean izango da ekitaldia. Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren 18. urteurrena da eta 23 txirrindularik ostazen dute taldea. Igor Gonzalez de Galdeano da manager nagusia eta Gorka Gerrikagoitia, Alvaro Gonzalez de Galdeano eta Josu Larrazbal ariko dira Kirol Zuzendari lanetan.
Hiru dira izako denboralditik aurtengora dituen nobedadeak: Française de Jeux taldetik datorren Pierre Cazaux eta Orbea taldetik datozen Mikel Landa eta Jon Izagirre. Talde honako txirrindulariek osatzen dute: Samuel Sanchez, Igor Anton, Egoi Martinez, Romain Sicard, Iñaki Isasi, Gorka Izagirre, Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Koldo Fernandez de Larrea, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Ivan Velasco, Javier Aramendia, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez, Mikel Nieve, Daniel Sesma eta Pablo Urtasun.
&' || 'nbsp;