Txirrindularitza
Gironan
Bizirik topatu dute Steven de Jongh Trekeko zuzendaria, desagertuta egon ostean
Erredakzioa
Trek Segafredo taldeko kirol-zuzendaria, desagertuta egon da astelehen goizean La Bisbal d'Emporda (Girona) herri inguruan, bizikletan zebilela.
-
Steven de Jongh, Trek Segafredo taldeko kirol-zuzendaria. Argazkia: @stevendejongh
Trek Segafredo taldeko kirol-zuzendaria den Steven de Jongh bizirik aurkitu dute, ordu batzuk desagertuta egon ostean. Bizikletan irten da astelehen goizean La Bisbal d'Emporda (Girona) inguruan. Trek taldeak eman du desagerpenaren berri, twitter sare sozialeko kontuan.
De Jonghen emaztea den Reene Meijerrek eta Trek Segafredo taldeak txirrindulari ohia bilatzeko laguntza eskatu dute sare sozialetan, holandarraren GPSaren seinalea geratu egin baita La Bisbal d'Emporda herriaren irteeran. "Steven bizikletan atera da Gironatik eta ez da bueltatu. Polizia bilaketa lanean ari da.Albiste onak itxaroten ditugu", idatzi du Trek taldeak twitterren. Bere emazteak jakinarazi du, De Jongh Trek bizikleta batekin irten dela, marka horretako arroparekin, eta 10:30etik desagertuta zegoela. Azkenean, Poliziak topatu du, arnasa ondo hartzen izan du, eta ospitalera eraman dute.
Steven de Jonghek 44 urte ditu, eta txirrindulari profesionala izan zen 15 urtez, 30 garaipen lortuta. 2010ean Sky taldeko kirol-zuzendari kargua hartu zuen, eta Trekera joan zen ondoren.