Itxi

Txirrindularitza

Turkiako Tourra (6. etapa)

Euskadi Muriasek World Tourreko itzuli bat irabazi du lehen aldiz, Pradesen eskutik

Erredakzioa

Eduard Pradesek irabazi du Turkiako Tourra, UCI Wolrd Tourreko itzulia. Muriaseko txirrindularia bigarren izan da azken etapan eta itzulia berenagatu du.

Eduard Pradesek (Euskadi Murias) irabazi du 2018ko Turkiako Tourra. Ondorioz, Euskadi Murias taldeak lehen aldiz irabazi du UCI World Tourreko itzuli bat. Prades bigarren izan da seigarren eta azken etapan, baina liderra zen Alexey Lutsenko (Astana) gainditu du sailkapen nagusian, itzulia irabazita.

Sam Bennettek (Bora-Hansgrohe) lortu du garaipena azken etapan. Esprintean gailendu da Bennett eta Eduard Prades izan da bigarren. Turkiako Tourreko podiumaren gorenean izan da Eduard Prades, Alexey Lutsenko izan da bigarren eta Natahn Haas (Katusha Alpecin), hirugarren.