Itxi

Txirrindularitza

Polemika

Mallorcako Challengea: Tyler Farrarrek irabazi du Palma Trofeoa

Erredakzioa

Farraren garaipena ez da UCIren denboraldian islatuta geldituko, txirrindulariek ezetz esan baitzioten "pinganillo"rik gabe korritzeari.

Tyler Farrar (Garmin-Cervélo) txirrindulari estatubatuarrak irabazi du Palma&' || 'nbsp;Trofeoa, Mallorcako&' || 'nbsp;Txirrindularitza Challengearen lehenengo proba, baina ofiizaltasunik gabe gelditu da lasterketa, taldeek ezetz esan baitiote "pinganillo"rik gabe korritzeari eta ondorioz, UCIko epaileek lasterketa utzi dute.

Farrarrek esprintean irabazi du. Bigarren Marcel Kittel (Skil-Shimano) izan da eta hirugarren, Francisco Ventoso (Movistar Team).

Farraren garaipena ez da UCIren denboraldian islatuta geldituko, txirrindulariek ezetz esan baitzioten "pinganillo"rik gabe korritzeari, araudiak agintzen duenaren aurka.

Egoera honen aurrean,&' || 'nbsp;UCIk lasterketako epaileak kendu ditu, lasterleta ofizialtasunik gabe utziz. Polemikak 20 minutuko atzerapena eragin du etaparen hasieran.