Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Sebastian Mora, Caja Ruraleko txirrindulari berria

eitb.eus

Munduko eta Europako txapelduna izandakoa Kontinental Profesional mailan estreinatuko da taldeko esprinterrei laguntzeko helburuarekin. Taldeko azken fitxaketa da.

  • Sebastian Mora. Argazkia: Caja Rural taldeko Twitterra

    Sebastian Mora. Argazkia: Caja Rural taldeko Twitterra

Sebastian Morak, pistan munduko eta Europako txapelduna izandakoak, Caja Rural - Seguros RGA taldeko txirrindularia izango da hurrengo denboraldian. Valentziako Erkidegoko txirrindularia lehen aldiz arituko da Kontinental Profesional mailan, taldeko esprinterrei laguntzeko helburuarekin.

Iruñeko taldeko txirrindulari berria munduko txapelduna izan zen 2015ean, Londresen scratcheko munduko txapelduna 2016an, eta birritan txapeldun kontinentala Albert Torresekin batera (2015 eta 2016). Gainera, Apeldoorn hiriko Munduko Txapelketan zilarra jantzi zuten, eta Morak Espainiako bi txapelketa gehitu zituen bere palmaresera.

Sebastianen helburua Nafarroako taldeko esprinterrak babestea eta laguntzea izango da.

Caja Rural taldeak egindako zortzigarren eta azken fitxaketa da, hauek fitxatu baititu aurretik: Matteo Malucelli, Jon Aberasturi, Alan Banaszek, Domingos Gonçalves, Sergei Chernetskii, Xavi Cañellas eta David Gonzalez.