Itxi

Txirrindularitza

Euskaltel Euskadi

Anton, Tour Haut Var proban eta Samuel Sanchez, Andaluziako Itzulian

Erredakzioa

Anton izango da Euskalteleko taldeburua Tour Haut Varrean eta Samuel Sanchez Andaluziako Itzulian.

Igor Anton izango da Euskaltel Euskadiren taldeburua asteburu honetan korrituko den Tour Haut Var proban. Antonekin batera, Mikel Nieve, Egoi Martinez, Ivan Velasco, Gorka Izagirre, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez eta Pierre Cazaux txirrindulariek osatuko dute laranjen taldea.

Andaluziako Vueltan, ordea, Samuel Sanchez izango da taldeburua (hilaren 20tik 24ra bitartean). Romain Sicard, Koldo Fernandez de Larrea, Ruben Perez, Pablo Urtasun, Gorka Verdugo eta Mikel Landa ere lasterketa horretan izango dira.