Txirrindularitza
4. etapa
Tirreno-Adriatikoa: Gilbert nagusitu da esprintean
Erredakzioa
Cadel Evans da probako lider berria. Poels helmugarartu da bigarren eta Cunego hirugarren.
Philippe Gilbert (Omega Pharma) belgikarrak irabazi du Tirreno-Adriatiko lasterketako bosgarren etapa, Chieti eta Castelraimondo arteko 240 kilometroko saioa. Andrey Amador eta Davide Malacarne iheslariak helmugako lerroan bertan harrapatu ditu Gilbertek.
Amador eta Malacarne bikoteak 230 kilometro egin dituzte ihes eginda, baina azken unean ezin izan dute helburua bete eta etapa-garaipena lehiatu. Cadel Evansek hartu du lidertza, Robert Gesinkek ezin izan baitio eutsi australiarraren erritmoari helmugatik hurbil zegoen aldapan.