Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Marcel Kittel alemaniarra gailendu da azken jardunaldian

Agentziak | Erredakzioa

Azken kilometroan Peio Goikoetxea ihes egiten saiatu da Justin Wolf eta Lars Boomekin batera, baina talde nagusiak harrapatu egin ditu.

5:48
Marcel Kittel

Marcel Kittel Katusha taldeko txirrindulariak irabazi du Mallorca Challengeko azken jardunaldia: Palmako hondartza-Palma Saria. Guztira, 159,6 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek.

Kittel Timothy Dupont (Wanty) belgikarra eta Hugo Hofstetter (Cofidis) frantziarra baino azkarragoa izan da azken esprintean.

Jardunaldia eta ibilbidea bera oso aproposak ziren esprinterrentzat. Kittel, gainera, iaioa da horrelakoetan: 14 etapa irabazi ditu Frantziako Tourrean, lau Italiako Giroan eta bat Espainiako Itzulian.

Helmugatik gertu, Peio Goikoetxeak, Justin Wolf alemaniarrak eta Lars Boom holandarrak ihes egin eta 29 segundoko zuloa zabaldu dute, baina tropel nagusiak helmugara iritsi baino lehen harrapatu ditu.