Itxi

Txirrindularitza

37. edizioa

Winner Anacona (Movistar) garaile, San Juaneko Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

Argentinako lasterketan Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) bigarren izan da eta Oscar Sevilla (Medellín) hirugarren.

  • Winner Anacona (Movistar)

    Winner Anacona (Movistar)

Winner Anacona (Movistar Team) kolonbiarrak erdietsi du garaipena Argentinako San Juaneko Itzuliko 37. edizioan.

Zazpigarren eta azken etapan, 141 kilometroko jardunaldian, alegia, Sam Bennett (Bora-Hansgrohe) izan zen garailea, esprintean. Alvaro Hodeg (COL/Deucenink-Quick Step) bigarren izan zen, Erik Baska (SVK/Bora Hansgrohe) hirugarren, Manuel Belletti (ITA/Androni) laugarren eta Peter Sagan (SVK/Bora) bosgarren, denak denbora berean.

Sailkapen nagusian Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) bigarren izan zen eta Oscar Sevilla (Medellín) hirugarrena.

Taldekako sailkapenean Movistar Team taldea ere izan zen onena.

7. etapako sailkapena

1. Sam Bennett (IRL/Bora) 2:54:26

2. Álvaro Hodeg (COL/Deucenink-Quick Step) d.b.

3. Erik Baska (SVK/Bora Hansgrohe) d.b.

4. Manuel Belletti (ITA/Androni) d.b.

5. Peter Sagan (SVK/Bora) d.b.

6. Rudy Barbier (FRA/Israel Cycling Academy) d.b.

7. Imerio Cima (ITA/Nippo Vini) d.b.

8. Mateo Malucelli (ITA/Caja Rural) d.b.

9. Ricardo Escuela (ARG/Virgen de Fátima) d.b.

10. Fernando Gaviria (COL/Team Emirates) d.b.

Sailkapen nagusia

1. Winner Anacona (COL/Movistar) 22:09:21

2. Julian Alaphilippe (FRA/Deucenink-Quick Step) 0:35

3. Oscar Sevilla (ESP/Medellín) 0:57

4. Valerio Conti (ITA/Team Emirates) 1:03

5. Felix Grosschartner (AUT/Bora-Hansgrohe) 1:13

6. Richard Carapaz (ECU/Movistar) 1:20

7. César Paredes (COL/Medellín) 1:24

8. Nairo Quintana (COL/Movistar) 1:29

9. Remco Evenepoel (BEL/Deucenink-Quick Step) 1:36

10. Tiesj Benoot (BEL/Lotto Saudal) 1:38.