Itxi

Txirrindularitza

5. eta azken etapa

Ion Izagirrek irabazi du Valentziako Itzulia, eta Pello Bilbao hirugarren geratu da

Agentziak | Erredakzioa

Azken etapako garaipena Dylan Groenewegen holandarrarentzat izan da, azken kilometroan talde nagusian izandako eroriko batek esprinta baldintzatu ostean.

  • Ion Izagirre eta Alejandro Vaverde, podiumean

    Ion Izagirre eta Alejandro Vaverde, podiumean. Argazkia: Efe.

Dylan Groenewegenek irabazi du Valentziako Itzuliko bosgarren eta azken etapa, esprint estua jo ostean. Guztira, txirrindulariek 88,5 kilometroko ibilbidea egin dute, Paterna eta Valentzia artean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Ion Izagirrek eraman du garaipena, Alejandro Valverderen eta Pello Bilbaoren aurretik.

Etapako bigarren postua, Groenewegenen atzetik, Alexander Kristoffentzat izan da. Azken kilometroan erorikoa izan da talde nagusian. Ondorioz, lasterketa buruan 20 txirrindulari geratu dira, eta beraien artean jokatu dute etapa, esprintean.


SAILKAPENAK

Etapa

1. Dylan Groenewegen (HOL/Jumbo-Visma) 1:50:17.

2. Alexander Kristoff (NOR/UAE Emirates) d.b.

3. Matteo Trentin (ITA/Mitchelton-Scott) d.b.

4. Luka Mezgec (SLO/Mitchelton-Scott) d.b.

5. Nacer Bouhanni (FRA/Cofidis) d.b.


Nagusia

1. ION IZAGIRRE (Astana) 14:18:27.

2. ALEJANDRO VALVERDE (ESP/Movistar) +7.

3. PELLO BILBAO (Astana) d.b.

4. Daniel Martin (IRL/UAE Emirates) +16.

5. Dylan Teuns (BEL/Bahrain Merida) +18.