Itxi

Txirrindularitza

Lehenengo etapa

Pello Bilbao, lider Murtziako Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

Omar Fraile eta Luis Leon Sanchez taldekideak bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

  • Pello Bilbao.

    Pello Bilbao. Argazkia: EFE.

Pello Bilbao Astanako txirrindularia gailendu da Murtziako Itzuliko lehenengo etapan. Txirrindulariek 189 kilometroko ibilbidea egin dute Yecla eta San Javier artean.

Omar Fraile bigarren izan da eta Luis Leon Sanchez hirugarren, biak Bilbaoren talde berekoak. Laugarren Alejandro Valverde munduko txapelduna eta Movistar taldeko txirrindularia izan da.

Cabeza de la Platara igoeran hasi dira lasterketa erabaki duten erasoak. Astanak lekua ondo hartu du tropel nagusian eta Pello Bilbao erasoa jo du helmugarako kilometro batera.

Lortutako garaipenaru esker, Bilbao liderraren jertsearekin ekigo dio bigarren etapari, Beniel eta Murtzia artean, 177,3 kilometroko ibilbidearekin. Collado Bermejo lehen mailako mendatea izango da jardunaldiko zailtasunik handiena.