Itxi

Txirrindularitza

Provenzako Itzulia, 4. etapa

Gorka Izagirrek irabazi du Provenzako Itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Azken eta laugarren etapan John Degenkolb gailendu da, esprintean.

  • Gorka Izagirre, artxiboko irudi batean

    Gorka Izagirre, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Gorka Izagirre gipuzkoarrak irabazi du Provenzako Itzulia, laugarren eta azken etapa jokatu ostean. Guztira, 162,2 kilometro egin dituzte, Avignon eta Aix-en-Provence artean.

Etapa garaipena John Degenkolb Trek-Segafredoko txirrindulariak lortu du, esprint estu batean.

Izagirrek garaipena lortu du, Simon Clarkek denbora berdinarekin amaitu arren. Clarkek Astanakoarekin zuen zortzi segundoko aldea jan du, baina gipuzkoarrak postu hobeagoetan amaitu ditu etapak eta horregatik eraman du garaipen orokorra.

Astana taldeak sei garaipen lortu ditu dagoeneko bost asteburuan, eta Izagirreren familiari dagokionez, bigarren garaipena da, Ionek duela egun batzuk Valentziako Itzulia irabazi zuelako.