Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia, 3. etapa

Tim Wellens-ek lidergoa sendotu du, erlojupekoan erakustaldia emanda

Agentziak | Erredakzioa

Ion Izagirre hirugarrena izan da Wellensengandik 9 segundora, eta sailkapen nagusian ere hirugarren dago, baina liderrarengandik 14 segundora dago.

  • Tim Wellens

    Tim Wellens. Argazkia: Efe.

Tim Wellens Lotto Saudal taldeko txirrindularia nagusitu da Andaluziako 65. Itzuliko hirugarren etapan. 16 kilometroko erlojupekoa jokatu dute Mancha Real eta La Guardia artean, Jaeneko probintzian.

Wellensek jokatutako hiru etapetatik bi irabazi ditu, eta sailkapen nagusiko lehen postuari eusten dio Itzulia amaitzeko bi etapa falta direnean.

Ion Izagirre hirugarrena da sailkapen nagusian, liderrarengandik 14 segundora. Gaurko erlojupeko saioan ere hirugarrena izan da, Wellensek baino bederatzi segundo gehiago eginda.