Txirrindularitza
Paris-Niza (2. etapa)
Gorka Izagirrek Paris-Niza utzi behar izan du eroriko baten ondorioz
eitb.eus
Astana taldeko euskal txirrindulariak erorikoa jasan du bigarren etapan, eta lasterketa utzi behar izan du.
-
Gorka Izagirre. Argazkia: EiTB
Gorka Izagirrek (Astana Pro Team) 2019ko Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko gogor bat jasan ondoren. Les Breviaires eta Bellegarde artean egin den (163,5 kilometro) bigarren etapako 58. kilometroan izan du erorikoa, eta lasterketa utzi behar izan du.
Astana taldeak jakinarazi duenez, Gorka Izagirreri azterketa sakonagoa egin zaio ospital batean, eta ez du inongo hausturarik. Duela hiru urteko Paris-Nizan ere eroriko izan zuen Gorka Izagirrek, eta lasterketa utzi behar izan zuen.