Itxi

2019/04/20

11:23

Txirrindularitza

Igandean

Ion Izagirre faboritoen artean, Amstel Gold Race lasterketan

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrak Itzulia irabazi berri du eta sasoi betean da. Alejandro Valverde, Philippe Gilbert eta Julian Alaphilippe dira faborito nagusien artean dauden beste txirrindulari batzuk.

  • Ion Izagirre

    Ion Izagirre. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amstel Gold Race lasterketaren 54. edizioak faborito ugari dauzka aurten, eta horien artean dira Alejandro Valverde murtziarra (Movistar) eta Ion Izagirre gipuzkoarra (Astana) daude. Iaz Michel Valgren danimarkarra gailendu zen.

Amstel Gold Race World Tourreko lasterketa holandar bakarra da, Ardenetako triptikoa izenez ezaguna den hiru lasterketatik lehena (beste biak Flèche Walonne eta Lieja-Bastogne-Lieja dira). Philippe Gilbert eta Julian Alaphilippe dira bi faborito nagusiak, Mathie Van der Poel gaztearekin batera.

Gilbertek Paris-Roubaix lehen aldiz irabazi du arten, eta Amstelen lau aldiz gailendu da. Alaphilippe frantziarrak berriz, Itzulian izandako erorikoan errekuperatuta, zortzi garaipen lortu ditu denboraldiaren lehen zatian, tartean Milano-San Remo eta Strade Bianche. Ondorioz, biak sasoi betean dira Holandan irabazteko.

Ion Izagirreri dagokionez, Itzulia irabazi berri du, eta Amstelen lehen hamarren artean ere sailkatu izan da.

Ionekin batera, Gorka anaia eta Omar Fraile izango dira.

Irteera 10:30ean izango da, eta 17:00ak aldera amaitzea aurreikusita dago, orduko 40-42 kilometroko abiadura eginda. Ibilbideak 265,7 kilometro dauzka.



Azken 10 irabazleak

. 2018 Michael Valgren (DAN)

. 2017 Philippe Gilbert (BEL)

. 2016 Enrico Gasparotto (ITA)

. 2015 Michal Kwiatkowski (POL)

. 2014 Philippe Gilbert (BEL)

. 2013 Roman Kreuziger (RCH)

. 2012 Enrico Gasparotto (ITA)

. 2011 Philippe Gilbert (BEL)

. 2010 Philippe Gilbert (BEL)

. 2009 Serguéi Ivanov (RUS)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;