Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia, 3. etapa

Gaudu frantziarra gailendu da, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Garaipenari esker, Gaudu bigarren da orain sailkapen nagusian Rui Costaren aurretik eta Primoz Roglic liderrarengandik sei segundora.

  • David Gaudu, helmugaratzen

    David Gaudu, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

David Gaudu (Groupama FDJ) frantziarrak irabazi du Romandiako Itzuliko hirugarren etapa, faboritoen taldeko esprintean gailendu ostean.

Garaipen honi esker, Gaudu bigarren da orain sailkapen nagusian, Primoz Roglic lider esloveniarrarengandik sei segundora. Frantziarra bigarren izan zen asteazkeneko etapan.

Romonten hasi eta amaitutako 160 kilometroko ibilbidearen ostean, lasterketako faboritoak ez dira gai izan Groupamako txirrindulariak azken metroetan jotako erasoari erantzuteko. Gainera, azken metro horiek aldapan gora izan dira, % 7,9ko aldaparekin.

Lehen taldetxo horretako kideen artean denbora alderik izan ez den arren, helmugako gainsariek Gaudu sailkapeneko bigarren postura igo dute, Rui Costaren kalterako. Primoz Roglicek lehen postuan jarraitzen du.