Itxi

Txirrindularitza

Lieja-Bastogne-Lieja

Gilbertek Ardeetako hirugarren klasikoa nahi du

Erredakzioa

Belgikarrak, Amstel eta Fleche-Wallone irabazi ondoren, hirugarren garaipena nahi du astea borobiltzeko. Hautagaien zerrenda, baina, luzea da.

Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto) belgikarrak astea borobildu nahi du.&' || 'nbsp;Amstel Gold&' || 'nbsp;Race eta Fleche Wallone irabazi ondoren faborito nagusia da Lieja-Bastogne-Lieja irabazteko eta Ardeetako hiru lasterketak eskuratzeko.

Aurkarien zerrenda zabala du Omega taldekoak: Samuel Sánchez (Euskaltel), ''Purito'' Rodríguez (Katusha), Óscar Freire (Rabobank), los hermanos Franck y Andy Schleck (Leopard-Trek), Ivan Basso (Liquigas-Cannondale), Sylvain Chavanel (Quick Step), Damiano Cunego (Lampre-ISD) edo Nick Nuyens (Saxo Bank-Sungaard).

Etapari 10:00etan emango diote hasiera Liejan eta Ansen amaitu da 255 kilometro egin ondoren. Txirrindulariek Saint-Roch mendatetxoa igo beharko dute 71. kilometroan (%11ko aldapak). 164. kilometroan, Stockeuko mendatea (%12). Eta helmugatik hurbil, 236. kilometroan Roche aux Fauconseko gaina (% 9).

Helmugatik bost kilometrora&' || 'nbsp;Saint-Nicolas gainetik pasatuko da tripela, Anseko helmuga baino lehene igotzaileek izango duten azken aukera.

Esan bezala,&' || 'nbsp;Gilbert da hautagai nagusia, baina Alexandre Vinokourov (Astana) iazko irabazleak ere aukerak izango ditu lasterketa ikusgarri honetan.