Itxi

Txirrindularitza

Bigarren etapa

Asturiasko Itzulia: Epaileek garaipena Forsterri eman diote

Erredakzioa

Ruben Jimenez izan da helmugan zeharkatu duen lehen txirrindularia, Guardia Zibila ibilbidearekin erratu delako. Tropelan, Forster izan da azkarrena.

Robert Forsterrek (Unitedhealthcare) lortu du Asturiasko Itzuliko bigarren etapa, epaileek horrela erabaki dutelako lasterketa ostean.

Helmugarako bost kilometro falta zirelarik, Guardia Zibila ibilbidearekin erratu egin da eta lau iheslariak (Movistar taldeko Oyarzun, Euskaltel-Euskadiko Oroz, Andaluciako Toribio eta Errusiako selekzioko Sveshniskov) eta tropela batu egin behar izan dira erabakitako errepidera itzultzeko. Ihesladiak 20 segundoko abantaila zeraman errepidez okertu egin direnean.

Burgos 2016 taldeko Ruben Jimenezez, tropelarekiko denbora galduta zeukan eta helmuga lehen postuan zeharkatu du, ibilbide ofizialetik joan delako. Hala ere epaileek Forsterri eman diote garaipena. Schumacherrek lidertzan jarraitzen du.