Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Van Aertek irabazi du erlojupekoa eta Adam Yates da lider berria

Erredakzioa

Wout Van Aertek 31 segundo atera dizkio Tejay Van Gardereni eta 45 Tom Dumoulini. Sailkapen nagusian, Adam Yatesek segundoko abantaila du Dylan Teunsekiko.

1:28
Van Aert

Wout Van Aertek (Jumbo Visma) irabazi du Dauphine Kriteriumeko laugarren etapa, Roannen egin den 26,1 kilometroko erlojupekoan nagusituta. Sailkapen nagusian Adam Yates (Mitchelton) da lider berria.

Van Aertek erakustaldia eman du, ibilbidea 33 minutu eta 38 segundotan osatuta, eta 31 segundo atera dizkio Tejay Van Gardereni (Education First) eta 45 Tom Dumoulini (Sunweb).

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Adam Yates, eta lau segundo ateratzen dizkio Daylan Teunsi (Bahrain) eta 6 segundo Tejay Van Gardereni.

Froome erori egin da, eta bajan da Tourrerako

Chris Froomek erorikoa izan du erlojupekoaren ibilbidea aztertzen ari zenean, eta femurra hautsita du. Ondorioz, britainiarrak ez du parte hartuko 2019ko Frantziako Tourrean.