Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Lampaertek irabazi du Gomseko erlojupekoa

Agentziak | Erredakzioa

Egan Bernalek, aldiz, sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio erlojupekoan hamaikagarren sailkatu ondoren.

0:32
Egan Bernal

Yves Lampaertek (Deceuninck-Quic Step) irabazi du Suitzako Itzuliko zortzigarren etapa, Gomseko erlojupekoa. Egan Bernal (Inneos), aldiz, hamaikagarren sailkatu da eta sailkapen orokorreko lidertzari eutsi dio.

Belgikako txirrindulariak, 21 minutu eta 58 segundoko denborarekin, erlojupeko erabakigarri honetan garaipena lortu du, sailkapen nagusia lehiatzen duten txirrindularientzat berebiziko garrantzia baitzuen gaurkoak.

Etapa aurrera zihoan heinean, Rohan Dennisek (Bahrain Merida) kolonbiarraren maillota arriskuan jarriko zuela zirudien.

Baina, hala ere, Bernalek erlojupekoaren azken metroetan gogor ekin dio eta sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio. Izan ere, azkenean Rohan Dennisek 9 segundoko aldea lortu baitu etapan.

Igandean zehaztuko da 2019ko Suitzako Itzuliaren garailea. Azken etapak 101, 5 kilometro eta maila bereziko hiru mendate ditu.