Itxi

Txirrindularitza

3. etapan

Bjorg Lambrecht txirrindulari gaztea hil da Poloniako Itzulian, eroriko larria izanda

Erredakzioa

Lotto Soudal taldeak baieztatu egin du txirrindulari belgikarraren heriotza. Hirugarren etapan zehar erorikoa izan du, eta ospitalean hil da.

  • Bjorg Lambrecht. Argazkia: @Lotto_Soudal

    Bjorg Lambrecht. Argazkia: @Lotto_Soudal

Bjorg Lambrecht (Lotto Soudal) hil egin da astelehen honetan Poloniako Itzuliko hirugarren etapan izan duen erorikoaren eraginez, Lotto Soudal taldeak astelehen arratsaldean, etapa amaitu eta minutu gutxira, jakinarazi duenez.

22 urteko txirrindulari belgikarra erori egin da, estolda-zulo bat jota, konorterik gabe geratu da, eta suspertu egin dute ospitalera eraman aurretik, baina ospitalean hil da.

Poloniako Itzuliko hirugarren etapa amaitu eta minutu gutxira, 19:00etan, Lotto Soudal taldeak eman du Bjorg Lambrecht txirrindulariaren heriotzaren berri, mezu honen bitartez: "Gerta zitekeen zorigaitz handiena gertatu da Bjorgentzat, haren senideentzat, lagunentzat eta taldekideentzat. Goian bego, Bjorg".