Itxi

Txirrindularitza

BinckBank Tour, 5. etapa

Alvaro Hodegek irabazi du bosgarren etapa, eta Tim Wellensek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Kolonbiarra azken metroetan gailendu zaio Sam Bennetti, eta hirugarren postua Edward Theunsentzat izan da.

  • Alvaro Hodeg

    Alvaro Hodeg. Argazkia: Efe.

Alvaro Jose Hodeg kolonbiarra (Deceuninck-Quick Step) gailendu da BinckBank Tourreko bosgarren etapa, Sam Bennett lehen hiru etapetako irabazlearen aurretik. Tim Wellens belgikarrak sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.

Hodeg esprintean gailendu da, Riemst eta Venray arteko 191,4 kilometroak 3 ordu, 54 minutu eta 48 segundotan eginda.

Bennetti azken metroetan gailendu zaio Hodeg, eta hirugarren postuan Edward Theuns sartu da.

Wellenesek lider jarraitzen du sailkapen nagusian eta lau segundoko aldea dauka Marc Hirschi suitzarrarekin eta 14 Laurens de Plus herrikidearekin.

Seigarren etapa erlojuaren kontrako saioa izango da, 8,4 kilometrokoa.