Txirrindularitza
Dopina
Armstrong EPO injektatzen ikusi duela adierazi du Tyler Hamiltonek
Erredakzioa
Armstrongen abokatuek, bestalde, Hamilton liburu bat idazten ari dela gogora ekarri eta egindako adierazpenekin kontratu editorial on bat ziurtatuta izango duela iritzi dute.
Lance Armstrong EPO injektatzen ''behin baino gehiagotan'' ikusi duela adierazi du Tyler Hamilton txirrindulari ohiak. Hamilton, txirrindularitzari agur esan badio ere, zortzi urteko zigorra betetzen ari da, dopinagatik.
''Denek egiten zutena'' Armstrongek ere egiten zuela esan du Hamiltonek CBS kateko ''60 minutos'' saioan. ''Bere hozkailuan EPOa ikusi nuen. Behin baino gehiagotan injektatzen ikusi nuen, nik eta denek egiten genuen moduan", aitortu du. "Armstrongek tropelaren gehiengoak hartzen zuena hartzen zuen. EPOa, testosterona, odol-transfusioa...".
Hau guztia 1999, 2000 eta 2001eko Tourretan izan zela azpimarratu du Hamiltonek. Armstrongen abokatuek, bestalde, Hamilton liburu bat idazten ari dela gogora ekarri eta egindako adierazpenekin kontratu editorial on bat ziurtatuta izango duela iritzi dute.
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;