Itxi

Txirrindularitza

7. etapa, Espainiako Itzulia

Valverde gailendu da azken mendatean eta Lopez da Espainiako Itzuliaren lider berria

eitb.eus

Nairo Quintana, Primoz Roglic, Miguel Angel Lopez eta Alejandro Valverde elkarrekin aritu dira 7. etapako azken mendate gogorrean.

  • Alejandro Valverdek irabazi du 2019ko Espainiako Itzuliaren 7. etapan. Argazkia: EFE

    Alejandro Valverdek irabazi du 2019ko Espainiako Itzuliaren 7. etapan. Argazkia: EFE

Alejandro Valverde (Movistar) gailendu da Mas de la Costako helmugan, 2019ko Espainiako Itzuliaren 7. etapan. Sailkapen nagusiari dagokionez, Miguel Angel Lopez kolonbiarra (Astana) da lider berria.

Murtziako txirrindulariak, Primoz Roglic eslovaniarrarekin (Jumbo-Visma) eta Miguel Ángel López eta Nairo Quintana kolonbiarrarekin (Movistar) borrokan, erasoari ekin dio Mas de la Costako helmugarako 30 metroren faltan eta etapa garaipena lortu du.

Garaipen honekin, munduko txapeldunak 4 segundo sartu die Roglici eta Quitanari, eta helmugako 10 segundoak ere eskuratu ditu.

Bestalde, Davide Formolo italiarrak (Bora-Hansgrohe) eta Tejay Van Garderen estatubatuarrak (EF Education First) lasterketa utzi behar izan dute, 6. Etapan izandako erorikoaren ondorioz.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Miguel Angel Lopezek liderraren maillot gorria eskuratu du. Bigarren postuan Roglic sailkatuta dago, baina kolonbiarrak 6 segundoko alde eskasa du. Atzetik, Movistar taldeko bi txirrindulariak dira, Valverde eta Quintana, hirugarren eta laugarren hurrenez hurren, 16 eta 27 segundora.

Larunbat honetako etapa 2019ko Espainiako Itzuliaren zortzigarrena izango da. Honek, 166, 9 kilometroko ibilbidea izango du, Valls eta Igualada artean.