Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Quintanak Movistar utziko du

Agentziak | Erredakzioa

Kolonbiarrak prentsa aurrean iragarri du albistea; Arkea Samsic taldean arituko dela esan du ere.

  • Nairo Quintana

    Nairo Quintana

Espainiako Itzuliaren lehen atseden egunean, eta lidergoan dagoela, Nairo Quintanak ofiziala egin du Movistar taldean ez duela jarraituko.

2012tik izan da Eusebio Unzueren aginduetara eta, zazpi urte eta gero, Quintanak "ziklo bat bete" duela adierazi du prentsa aurrean. Beraz, kolonbiarrak, orain arte zurrumurrua zena baieztatu egin du eta Movistar Team taldea utziko du denboraldia amaitzen denean.

'Ez dakit etorkizunean zer gertatuko den, bueltatuko naizen edo ez, baina orain joan behar naizela uste dut', gehitu du kolonbiarrak.