Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Elosegui, hamazazpigarren 23 urtez azpiko erlojupekoan

Erredakzioa

Iñigo Elosegui bizkaitarra 17. izan da Yorkshireko Munduko Txapelketako erlojupeko proban. Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak 46. postuan amaitu du.

  • Iñigo Elosegui. Argazkia: @RFECiclismo

    Iñigo Elosegui, Munduko Txapelketako erlojupekoan. Argazkia: @RFECiclismo

Mikkel Bjerg da 23 urtez azpiko erlojupeko munduko txapelduna, Yorkshireko (Erresuma Batua) Munduko Txapelketako proba honetan garaipena lortu ostean. Hirugarrenez jarraian lortu du urrezko domina danimarkarrak.

Txirrindulariek, 30,3 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute, errepidea oso bustita egon delarik. Ian Garrison (AEB) bigarren izan da, eta Brandon McNulty (AEB) hirugarren.

Euskal ordezkariei dagokienez, Iñigo Eloseguik 17. postuan bukatu du erlojupekoa, irabazlearekiko 2'03"ra; Xabier Mikel Azparren donostiarra, aldiz, 46. izan da Bjergekiko 3'59"ra.