Itxi

Txirrindularitza

Sare sozialetan

Euskadi Murias taldeko txirrindulariek esker oneko hitzak izan dituzte

Erredakzioa

Taldea desagertu egingo dela iragarri ostean, txirrindulariek esker ona agertu diote Euskadi Muriasi, sare sozialetan argitaratutako mezuen bitartez.

  • Euskadi Murias. Argazkia: EiTB

    Euskadi Murias. Argazkia: EiTB

Euskadi Muriasek taldea desagertu egingo dela iragarri zuen astelehenean, irailaren 30ean, eta bertan ibilitako txirrindulariek esker oneko mezuak zabaldu dituzte sare sozialetan. Gotzon Udondo berangoztarrak, esaterako, "profesionala izateko aukera eman izana" eskertu dio taldeari, eta "esker oneko hitzak besterik ez dut urte hauetan bizitako guztiagatik", gaineratu du:

"Triste, baina betiko eskertuta nago azken 5 urteetan nire familia izan denarekin. Eskerrik asko, Jon Odriozola eta Euskadi Murias talde osoari, orain naizena zuei esker naiz eta", idatzi du Mikel Bizkarrak.

Mikel Iturriak ere taldearekin eskertuta agertu da, eta bere ametsak eta taldekideenak gauzatzeko aukera eman izana eskertu dio.

"Profesionala izateko, ikasteko eta zuen ondoan hazteko aukera eman zenidaten. Familia honetan urte zoriontsu bi eman ondoren, taldeak taldeak agur esango du. Baina elkarrekin eman ditugun une atseginak eta errepikaezinak ez dira inoiz desagertuko", idatzi du Sergio Samitierrek.

Astana taldeak fitxatu berri duen Oscar Rodriguezek ere esker ona adierazi dio Euskadi Muriasi: "Hazten ikusi nauzue Euskadi Muriasen elastikoa Europako lasterketa onenetako batzuetatik eraman ditudan hiru urte hauetan. Ohorea izan da, benetan, talde honetako kidea izan izana. Agur eta eskerrik asko".