Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Oscar Rodriguez, bi urtetarako Astanara

eitb.eus

2017tik Euskadi-Murias taldean aritu den txirrindulari nafarra UCI Pro Tourreko talde batean arituko da datozen bi denboraldietan.

  • Oscar Rodriguezek Vueltako etapa bat irabazi du. efe

    Oscar Rodriguezek Vueltako etapa bat irabazi du. efe

Oscar Rodriguez, 1995. urtean Burlatan jaiotako txirrindularia, Astana Pro Team taldean arituko da datozen bi denboraldietan.

Atzo Euskadi-Muriasek agur esan zion txirrindularitzari, eta nafarraren fitxaketa gaur bertan egin da ofiziala.

Kazakhstaneko taldean hainbat euskal ziklista daude, hala nola, Ion eta Gorka Izagirre anaiak, Omar Fraile eta Caja Rural taldeko txirrindulari ohi Alex Aranburu.