Txirrindularitza
Erlojupeko modalitatean
Eneritz Iturriagak bere laugarren Espainiako Txapelketa eskuratu du
Erredakzioa
Txirrindulari bizkaitarrak minutu bateko aldea atera die bere aurkari nagusiei, Ana Sanchisi eta Belen Lopezi.
35 minutu eta 9 segundo behar izan ditu Iturriagak 23 kilometro betetzeko eta bigarren sailkatuak, Ana Sanchisek 1:06 gehiago behar izan du. Hirugarrena, Belen Lopez 1:14ra heldu da helmugara.