Txirrindularitza
Dopinga
Roberto Herasi Federakuntzak jarritako zigorra baliogabetu dute
Erredakzioa
Txirrindularitza profesionalean bi urte parte hartu gabe utzi zuten Heras eta gainera 2005eko Espainiako Vueltako garaipena kendu zioten.
Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du Espainiako Txirrindularitza Federakuntzak 2006 urtean Roberto Herasi jarri zion zigorra. Federakuntzak 2005eko Espainiako Vueltan lortutako garaipenak kendu zizkion Bejarreko txirrindulariari eta bi urteko zigorra ezarri zion kirol lizentzia kenduta.
Roberto Herasi EPO hartzeagatiki ezarri zioten zigorra, baina Justiziak baliogabe utzi du sei urte geroago.