Itxi

Txirrindularitza

75. edizioa

Tourmalet protagonista, Vueltaren aurkezpenean

Agentziak | Erredakzioa

Holandatik, Espainiatik, Frantziatik, Portugaletik eta Euskal Herritik igaroko da lasterketa eta guztira goi eta erdi mendiko hamaika etapa jokatuko dira.

  • Tourmalet igoko dute Vueltan

    Tourmalet igoko dute Vueltan

Espainiako Itzuliko 75. edizioa aurkeztu da astearte honetan. 2020ko Vuelta abuztuaren 14an hasi eta irailaren 6an amaituko da. Euskal Herritik, Holandatik, Espainiatik, Frantziatik eta Portugaletik igaroko da lasterketa eta aurtengo mendate aipagarrienak Tourmalet eta Angliru izango dira. Gainera, inoiz igo ez diren Moncalvillo (Errioxan) eta Laguna Negra (Sorian) protagonista izango dira ere.

Abuztuaren 14an abiatuko da Utrechtetik (Herbehereak), hala eman zuen jakitera Unipublic enpresak. Horrez gain, bigarren eta hirugarren etapak ere Herbeheretan egingo dira, abuztuaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren. Guztira, lasterketak 410 kilometro egingo ditu Herbeheretan barrena. Lehenengo etapak 23,7 kilometro izango ditu; bigarrenak 183, eta hirugarrenak 194.

2020ko Espainiako Itzuliak euskal errepideak izango dira protagonista. Vueltako 4. etapa Irunen hasi, Donostiatik igaro eta Arraten amaituko da, Karakate igaro eta gero, 2019ko Itzuliko 5. etapan egin zuten antzeko ibilbidea eginez.

Euskaditik etapa gehiago igaroko dira, esaterako, Iruñetik hasi eta Lekunberrin amaituko den bosgarrena, Lodosan hasi eta Laguna Negran amaituko den seigarrena, eta atseden eguna eta gero Vitoria-Gasteizen hasiko da hamargarren etapa eta Valdegobian amaitu.

Guztira goi eta erdi mendiko hamaika etapa jokatuko dira eta zazpik maldan gora izango dute helmuga.