Itxi

Txirrindularitza

Espainiako txapelketak

Jose Joaquin Rojas, Espainiako txapeldun

Erredakzioa

Ihes eginda iritsi da azken metroetara Contadorrekin batera eta Pintoko gainditu du esprintean: Koldo Fernandez de Larrea hirugarren izan da.

  • Jose Joaquin Rojas Espainiako txapeldun izendatu da. Argazkia: EFE

Jose Joaquin Rojas (Movistar) txirrindulari murtziarrak irabazi du txirrindularitzako Espainiako txapelketa. Esprintean Alberto Contador gainditu du Rojasek. Pintokoa izan da bigarren eta hirugarren postua Koldo Fernandez de Larrea (Euskaltel) euskal txirrindulariarentzat izan da.

Contadorrek lasterketa hautsi du Desierto de Las Palmaserako igoeran. Bigarren mailako mendate honetan Rojasek bakarrik eutsi dio erritmoari. Azken metroetara biak ihes eginda iritsi dira eta Rojasek erraz menderatu du Contador. Atzetik, 28 segundora tropeltxo bat iritsi da Fernandez de Larrea buru zuela.

Sailkapena:

1- Jose Joaquin Rojas (Movistar) 5:01:25
2- Alberto Contador (Saxo Bank) + 1
3- Koldo Fdez. de Larrea (Euskatel) + 28
4- Jesus Herrada (Movistar) d.b.
5- Angel Madrazo (Movistar) d.b.