Itxi

Txirrindularitza

HERIOTZA

Nicolas Portal Ineos taldeko zuzendaria hil da, 40 urte zituela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziako txirrindulari ohia 2011n erretiratu zen, eta egun Ineos taldeko kirol arduradun nagusia zen.

  • Nicolas Portal.

    Nicolas Portal. Artxiboko argazkia: EFE

Nicolas Portal txirrindulari ohia, Ineos taldeko egungo kirol zuzendariazena, hil egin da astearte honetan bihotzekoak jota, Erresuma Batuko taldeak berak jakitera eman duenez.

"Atsekabe handiz iragartzen dugu Nico Portal gure taldekide, lankide eta lagun maitearen heriotza. Gaur arratsaldean, Andorrako bere etxean, ezustean hil da", azaldu du Ineosek ohar baten bidez.

Portal 2011n erretiratu zen, eta berehala pasatu zen Sky taldeko (egungo Ineos) zuzendaritzako kide izatera. Ordutik aurrera, arrakastak bata bestearen atzetik pilatuz joan zen, batez ere Tourrean. Izan ere, bere taldeak Frantziako lasterketa handiko azken zazpi ekitaldietatik sei bereganatu ditu: horietako lau Chris Froomerekin, beste bat Geraint Thomasekin eta azkena Egan Bernalekin.

Txirrindulari gisa, Frantziako AG2R taldean (2002-2005), Caisse d 'Épargnen (2006-2009) eta Team Sky taldean (2010) aritu zen Portal.

Haren familiak eta lagunek jaso dituzten doluminen artean Alejandro Valverderena dago. "Oso atsekabetuta nago Nicolas Portal hil delako, Caisse d 'Epargnen hainbat urtez taldekide izan nuen. Txirrindularitzako gizon bat zen, irribarrea eta guztiontzako keinu onak zituena beti. Nire doluminak familiakoei, lagunei eta Ineos taldeari", adierazi du txirrindulari murtziarrak.