Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Schachmann alemaniarra da Pariz-Niza lasterketako lehen liderra

Agentziak | Erredakzioa

Pello Bilbao bosgarren da sailkapen nagusian, Bora-Hansgroheko txirrindulariarengandik 24 segundora.

1:28
Schachmann, lehen postuan helmugaratzen

Maximilian Schachmann (Bora-Hansgrove) da Paris-Niza Word Tour lasterketako lehen liderra, Laisirren hasi eta amaitutako etapa irabazita. Guztira, 154 kilometroko ibilbidea egin dute.

Schachmann esprintean gailendu zaizkie hirugarren mailako azken mendatea berarekin igo duten Dylan Teuns eta Tiesj Benoot belgikarrei. Julian Alaphilippe frantziarra hiru segundo geroago sartu da. Tropel nagusia hautsita iritsi da helmugara, jardunaldi euritsu eta haizetsu bat baten ostean.

Helmugako denbora sarien ondorioz, Schachmann da sailkapen nagusiko liderra, 3 ordu 32 minutu eta 32 segundoko denborarekin, bi segundora Benoot dago, Teuns lau segundora, Alaphilippe zazpi segundora, Pello Bilbao bizkaitarra 24ra eta 25era Sergio Higuita eta Nairo Quintana daude.

Astelehenean, bigarren etapa jokatuko dute, 166,5 kilometrokoa, Chavreusen hasi eta Chalette-sur-Loing amaituta.